XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta euskara bera, gorputz hezkuntza, plastika adierazpidea eta musika euskaraz eman beharko lirateke.

Experientzietan sozial arloa eta natur zientziak sartzen dira.

Hizkuntzen eremuak bereizterakoan programazio zehatza oso kontuan izan behar da.

Argitaraturiko helburuetan eta orientabideetan ikus daitekeenez bi aukera eskaintzen dira: a) Sozial eta natur zientziak loturik, globalizazio baten bidetik.

b) Sozial eta natur zientziak berezita.

Eta experientzien programazioa nola dagoen ataldurik konturatzea ezinbestekoa da.

1.- Alde batetik erdiko zikloan landuko diren esparruak hauek dira: Herria, Eskualdea, Probintzia, Euskalerria eta Espaniari hasiera.

2.- Bestetik esparru bakoitzean zenbait gai lantzen dira: - Ingurune fisiko-geografikoa /- Ingurune materiala /- Ingurune biologikoa /- Ingurune ekonomikoa /- Ingurune sozial eta politikoa /- Kultur ingurunea.

3.- Azkenik, programazio alternatibetan agertzen denez esparru bakoitza metodo zirkular bat jarraiki lantzen da.

Adibidez: Herria hasiera zikloan eta erdiko zikloko lehen ikasturtean (OHO 3) lantzen da, Eskualdea erdiko zikloko lehenengo ikasturtean eta bigarren ikasturtean (OHO 3 eta 4), Euskalerria erdiko zikloko bigarren eta hirugarren ikasturtean (OHO 4 eta 5).

Beraz alde batetik gai berdina (adibidez, ingurune biologikoa) esparru desberdinetan (adibidez eskualdea eta Euskalerrian) eta bestetik esparru berdina ikasturte desberdinetan lantzen da sakontasun desberdinez.

Programazio honek hizkuntzen eremuak bereizterakoan posibilitate ugari eskaintzen ditu.

Hara hemen adibide batzuk: 1) Arlo bakoitza hizkuntza desberdinean egin.

Sozial arloa eta Natur Zientziak berezirik bata euskaraz egin eta bestea gaztelaniaz.

2) Esparru berdina bi hizkuntzetan landu, ikasturte batetan euskaraz eta bestean erdaraz.

Honela hiztegiaz eta helburu desberdinetaz haurrak bi hizkuntzetan jabetuko lirateke.

Adibidez eskualdea urte batean euskaraz landu eta bestean erdaraz.

Bide honetan hizkuntzen bereizketa esparruen arabera egingo litzateke.

3) Esparru bakoitzean ukitzen diren ingurune desberdinak (fisikoa, materiala, biologikoa, ekonomikoa, sozialpolitikoa, kulturala) Kontuan izanik hizkuntza bakoitzaren eremua finkatu.

Adibidez, ingurune fisikoa, materiala eta ekonomikoa erdaraz eta ingurune biologiko, soziala eta kulturala euskaraz.

Iñolaz ere hizkuntzen eremuak finkatzerakoan zenbait irizpide kontuan izatea komenigarri litzateke: - Haurraren ingurunetik gertu dauden eta experientzia bide diren gaiak landu beharko lirateke, batez ere, euskaraz.

- Maixuaren expresibitatea, ikasgaiarekiko experientzia zuzena eta gaiaren atsegintasuna posible egiten duten eremuak ikutu beharko lirateke nagusiki euskaraz.